XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¿Etzera, juango Berekiñ?.

2'rren SAILA

Biotzik eta adimenik badaukate dei au entzuten dutenak beren buruak lanerako emango dituztela, gogora ekarri.

Ala da.

Biotz eta adimendunak bagera, Jauna, ni Zurekin, ni zure alde, ni zure lagun esango diogu Jesusi.

Gogora obeto nor dan eta benetan eskeñiko zatzaio Berari.

Badakizu seme galdua bazkari aundia egiten bere Aita errukitsuaren altzoan gelditu zala.

An dago Aita guztiz maitagarriaren biotzeko poz-taupadak entzuten.

Baña baskaltokira etxeko morroiak larri datoz.

¿Ze gertatzen da? dio etxejaunak.

Jauna, erantzuten dute morroiak, Berorrek erri-ondoan dauzkan bazter eta ondasun aberats ayetara lapurrak datotz.

Lenbailen alde ayetatik botatzen ezpadira ondatuko ditute bazter eta ondasun guziak.